Migrazioak ikastetxeetan ere badu gaur egun eragina; kezka hori abiapuntu hartuta eta Aguraingo Lope de Larrea ikastetxeak izan duen interesetik abiatuta, lanketa berezia egin dugu bertako irakasleekin.
Klaustro osoak hartu du parte ikastetxean bertan EMUNek gidatutako bi tailerretan. Ikastetxeko irakasle guztiak bi taldetan banatu dira honako bi tailer hauetan parte hartzeko:
-harrera eskolan
-etorkinen seme-alaben hizkuntza eta HIPIen papera
Bi tailerrak otsailean zehar egin ditugu, ikastetxeak bere antolaketan formaziorako zuen tartea aprobetxatuz.
Tailerrak praktikoak izan dira, eta tailer bakoitzerako eduki zehatzak lantzeaz gain, azken emaitza praktikoa izan da.
Lope de Larrea ikastetxeak dagoeneko harrera plan bat osatua du eta, honenbestez, “Harrera eskolan” tailerrean landu diren kontzeptuak abiapuntu, harrera hori eraginkorragoa nola egin eta harrera plana osatzeko ekarpenak izan dira emaitza. Tailerraren azken emaitza hobekuntza proposamenen zerrenda izan da.
Bigarren tailerrari dagokionez, Aguraingo ikastetxean hizkuntza indartzeko irakaslearen figura ezaguna dute (HIPIa). HIPIaren lana, hizkuntza jabekuntza prozesua eta ikasle etorri berrien lehen hizkuntza kontuan hartuta estrategiak osatu dira euskararen jabekuntza arrakastatsuagoa izan dadin. Azken emaitza tailerreko partaideen artean identifikatutako arazo bati konponbidea emateko helburu, ekintza eta balibide sorta izan da.
Lan ildoak eta estrategiak definituta gelditu dira, eta orain, tailerretan ateratako ekintza horiek gauzatzea eta praktikan jartzea Lope de Larrea ikastetxearen esku geldituko da.

Iturria: EMUN
Animo guztioi lan ederra dago eta egiteko!

Iturria: EMUN
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...