Tolosako Udaleko Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Batzordeak antolatu du ikastaroa. Aurretik, NEL (Nik ere Euskaraz Lanean) programa Andoainen edo Donostian frogatu da, pertsona heldu euskaldunekin lana egiten duten zaindariekin. Oraingoan ostalaritzara eraman da programa.
Ikastaro hau guztientzat da irekia eta bereziki egokituta dago euskararen eremu kanpotik datozen langileei. Ikas-materiala euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen da.
EMUN Kooperatiba eta Banaiz Bagara elkartea izango dira saioen emaileak.
Pasa den ostiralean, Tolosako Udaleko teknikariek, Banaiz Bagara elkarteko arduradunak eta EMUNeko immigrazio zerbitzuen arduradunak prentsaurrea eskaini zuten programaren berri emateko.

Zenbat euskara jakin behar du langile batek, eguneroko lanean euskaraz egin ahal izateko? Zenbat, bezeroei euskaraz atenditu ahal izateko?
Pentsatzen dugun baino gutxiago. Askotan mekanismo sinple batzuk jartzea baino ez da. Elkarlana euskaraz egiteko bilatzen ditugun oztopoak honakoak izaten dira: nola hasi? Nola eta noiz aldatu hizkuntza? Zein egoeretan? Nola egin aurre egoera horiek sortzen dizkiguten lotsa eta deserosotasunei?
Programa honetan, langileak bere lana euskaraz bete ahal izateko ezinbestekoak ikasiko ditu, hau da, bezeroen arreta euskaraz egiteko behar beharrezkoak direnak, eta enplegatzaileek eta euskal lankideek ikasketa hori errazteko, sortzen diren oztopoak gainditzeko teknikak ikasiko dituzte
Enplegatzaileek eta lankide euskal hiztunek tresna erraz batzuk erabiliz, asko lagundu ahal diezaiokete lanean euskaraz egiteko ikasten ari den langile bati.
Langileentzako ikastaroa: 14 saio, bi ordukoak bakoitza. Bertan, oinarrizko hizkuntza tresnak ikasiko dira.
Enplegatzaile eta lankideentzako ikastaroa: 4 saio. Ikasten ari den langileari prozesu hori errazteko nola lagundu ikasiko da.
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...