Ombupean

Zergatik ombupean.com?

Gaur egun, immigrazioaz hitz egiten dugunean, askotan ez gara gogoratzen zenbat euskal herritar izan diren immigrante. Horien artean, bertsolari batzuk ere joan ziren “Ameriketara”, han hobeto bizi ahal izango zirelakoan, horien artean Pedro Mari Otaño daukagu.

Otaño Argentinara joan zen eta bertan hil. Bertso asko utzi zituen Euskal Herriari buruzkoak

Otaño azpiko bertso hauetan Euskal Herriarekin gogoratzen da. Argentinako ombú arbolari begira, bere etxeko intxaurrondoarekin akordatzen da. Intxaurrondoa maite zuen eta ez zuen ahaztu, baina ombu arbola ere oso garrantzitsua zen beretzat.

Etorkin guztiek merezi dutelako euren ombu arbola…

 

Txabol ondoko ombú laztana,
Maitatzen zaitut gogotik
Eta biyotza erdibitzen zait
Joatian zure ondotik,
Nere burura ekartzen dezun
Oroimen gozuagatik.
Zure itxura nai det ikusi
Ez dizut eskatzen frutik
Ni emen bizi naizen artian
Arren! egon zaite zutik!

Nere lagunik maitatuena
Ombú laztana, zu zera,
Argatik nator zure kolkora,
Ni malkuak isurtzera,
Iduriturik naramazula
Atariko intxaurpera…
Beti izango zaitut, goguan,
Bañan joan nai det ostera,
Euskal-lurreko arbolpe artan
Nere ezurrak uztera.

Pedro Mari Otaño (Zizurkil, Gipuzkoa, 1858- Rosario, Argentina, 1910)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

154 harpidedun

%d bloggers like this: