IRALE

ANIZTASUNA, IMMIGRAZIOA ETA HIZKUNTZAK (H411)

Irale

Migrazio mugimenduen ondorioz, beste kultura eta hizkuntza batzuk dituzten familiak etorri dira gurera. Gizartea mugitzen ari da. Familia horietako haurrak eskolan hasi dira eta horren ondorioz, irakasleek eta eskola komunitate osoak, gizarte berriarekin egin dute topo. Testuinguru horretan kokatzen dira Emunek eskaintzen dituen hiru modulu hauek.

EMUNek 3 ikastaro ematen ditu 2013-2014 ikasturteko IRALE programaren barruan. Ikastaro edo tailer hauek 10 orduko iraupena dute eta hauek dira ezaugarri nagusiak: parte hartzaileak, praktikan oinarrituak, hausnarketara bideratuak eta malguak.

Hizkuntza harrera nola egin: edukia eta sistematizazioa

Ikastaro honen helburua da, eskolako hizkuntza harrera diseinatzen ikastea.Hizkuntza harrera sistematizatzearen garrantziaz ohartarazi nahi da, borondatezko lana izateari utzita. Horrek, antolaketa eta dedikazioa eskatzen dio eskola bakoitzari eta hori egin ahal izateko formazioa eskaintzen da. Hizkuntza harrera egin ahal izateko, beste hainbat kontzeptu ere lantzera bultzatuko gaitu. Hala nola, kulturartekotasuna eta hizkuntza aniztasuna.

Adibide gisa, Aguraingo Lope de Agirre ikastolan egindako ikastaroa.

Hizkuntza(k) eta etorkinak: etorkinen jatorrizko hizkuntza(k) eta HIPIen papera

Hizkuntza indartzeko irakasleen egitekoak eta funtzioak lantzea da helburua. Ikasle etorkinen hizkuntza premiak, interesak, bizipenak, kultura eta hizkuntza bera hartu beharko dira kontuan hezkuntza-programa diseinatzerakoan, haur hauek ahalmen eta gaitasun guztiak garatu ahal ditzaten. HIPIen funtzioak aztertuko dira eta landuko dira, baina gainerako irakasleekin  egin beharreko koordinazio lanez ere hitz egingo da ikastaroan.

Adibide gisa, Aguraingo Lope de Agirre ikastolan egindako ikastaroa.

Aniztasuna aukera gisa: elkarbizitza aniztasunetik

Ikastaro honek kulturen arteko elkarbizitzarakobidean urratsak emateko helburua du, norbanakoan eraginaz, eta ondorioz helburuak norbanakoen mailakoak dira ere. Aniztasunaren aurrean deserosotasuna murriztea da helburu nagusia eta horretarako jokabide asertiboa eta baliabideak landuko ditugu. Dena den, norbanako mailako helburu horiek betetzen diren neurrian, tailerrak gizarte mailan ere (hezkuntza komunitate mailan kasu honetan) eragina izango du. Izan ere elkarbizitza arazoak sortzen diren unean jokabide eredu berriak garatzen badira, jokabide horiek eragin espantsiboa izango dute ingurunean.

Adibide gisa, Arizmendi ikastolan egindako tailerra.

Informazio gehiago behar izanez gero: immigrazioa@emun.com

2 Responses to IRALE

  1. Nere postekin loturak: Euskara eta kulturartekotasuna nola landu eskolan: IRALEko ikastaroak « Ombupean Immigrazioa

  2. Nere postekin loturak: IRALEn aniztasunaren inguruko ikastaroetan izena emateko epea zabalik | Ombupean Immigrazioa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

153 harpidedun

%d bloggers like this: