Diru laguntzak Araban: kultur arteko bizikidetza
Maiatza 22, 2013 Iruzkin bat utzi
Arabako Foru Aldundiak, sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edota jarduerak garatzeko Udal eta Koadrilei zabaldutako deialdia argitaratu zuen maiatzaren 6an.
- 60.000 €ko diru partida dago eta onuradunak Arabako Udal eta koadrilak izango dira, Gasteizkoa izan ezik.
- % 10eko autofinantziazioa eskatzen da, gutxienez 500 €ko laguntza eskatzen duten proiektuentzat eta gehienez 10.000 €

Deialdiak berak aipatzen du gizartea anitza dela, gero eta gizarte eta kultur aniztasun handiagoa duela; gaur egun, kultura arteko gizartea baino gehiago dela, gure gizarte hau, kultura anitzeko gizartea.
Horregatik, nahitaezkoa da bateratzea denon espazioa eta baliabideak interpretatzeko eta banatzeko ditugun moduak, baita harremanak izateko eta mintzatzeko moduak ere.
Kontuan izan Emunen laguntza izan dezakezuela bide honetan.









